XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ezin dut bestela jokatu: ezin etsi neskatoarena egin gabe, noraino iritsi naitekeen, noraino utziko didan mainak egiten ikusi gabe.

Gavinek ez du halakorik egingo.

Gavinek ez du eramango nere burugabekeria.

Ez zaio gustokoa.

Gogorra da Gavin.

Izugarria da zelako azkar barkatu nauen aitatxok.

Harrigarria, zelako haserre zegoen gogoratzen dudanean.

Baina Gavin ez du barkatu.

Inola ere ez.

Ezin du ezta haren izenik aipatu ere.

Eta ni oso pozik nago.

Hauxe da nere okerra, badakit.

Elkar maite dezatela izan behar luke nere nahia, baina neure buruari egia esatekotan, eta beti esaten diot, ez da hala.

Biek maite naute eta nahikoa da horrela.

Ez dut nahi elkar maita dezaten.

Hala egingo balute, nola edo hala nereganako maitasuna gutxitu egingo litzateke.

Ez nintzateke izango pertsona berezia berentzat biak batera nere gainean egongo balira.

Argiegi ikusiko nindukete.

Edota asko maitatuko lukete elkar, eta non egongo nintzateke orduan ni?.

Gizonek elkarrekin hitz egin nahi izaten dituzten gauza guzti horietatik kanpo, zeinahi direla, bakarrik daudenean.

Nahikoa izaten dut Gavinen lagunak etortzen direnean.

.

B/16 Elkarketa gurutzatuak.

MAILA.

Oinarrizkotik Aurreratura.

DENBORA.

15-25 minutu.

PRESTAKETA.

Aukeratu testu labur bat eta egin kopiak.

Aurrerago doa adibide bat.